Dirk van Baburen
Dirk van Baburen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wijk bij Duurstede eta Utrecht, 1595 |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Heriotza | Utrecht, 1624ko otsailaren 21a (28/29 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Irakaslea(k) | Paulus Moreelse |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Utrecht Italia Parma Erroma eta Utrecht |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Bentvueghels |
Mugimendua | Utrecht Caravaggism (en) |
Dirk van Baburen (Utrecht, Herbehereak, 1595 inguruan - 1624ko otsailaren 21a) margolaria izan zen. Caravaggioren jarraitzaile nagusietakoa izan zen Herbehereetan. Paulus Moreelse izan zuen irakasle Utrechten, eta David Haenekin ibili zen Italian zehar. Erroman sendotu zuen bere estiloa, Caravaggioren lanak eta bereziki Caravaggioren erretratuetako pertsonaiak oinarri zituela. Italian zela erlijio-gaiak irudikatu zituen batez ere, eta Utrechten aldiz, gai profanoak landu zituen. XVII. mendeko erlijio-lan nagusietakoa irudikatu zuen San Pietro in Montorioko kapera batean David Haenekin batera egindako zenbait lanen artean: Kristo Hilobi Santuan. Bere beste zenbait lan aipagarri: Musikari gaztea, Tito, Kristo Gurutzearekin, Kontzertua, eta abar.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.